XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EKONOMIA ETA PLANIFIKAZI0 SAILA.

Diputatuen Kontseiluaren irailaren 5eko 1.336/1989 FORU DEKRETUA, zeinen bidez eta Crupsa enpresei Litutxipiko Industri Poligonoan 6.770 metro karratuko lursail bat, Aguraingo 8 Poligonoko beste finka batzuetako bereizkinak elkartuz osatua, esleitzen zaien, lursaila deskribatu eta salmentaprezioa eta besterenganaketaren beste baldintza batzuk adierazten direlarik.

Diputatuen Kontseiluak 1989ko maiatzaren 30eko 987 zenbakiko Foru Dekretuaren bidez, eta CRUPSA enpresei Litutxipiko Industri Poligonoan, Agurainen, 6.500 metro karratu inguruko lursail bat erreserbatzea erabaki zuen, hirugarrenei besterenganatzeko industri pabiloi bat, unitate bezala edo lokaletan zatitu litekeena, eraiki zezaten.

Aldi berean, erabaki zen lurra sozietateari salduko zitzaion prezioa metro karratuko 2.000 pezetakoa izango zela, baldin eta behin-betiko erosketa 1989ko azaroaren 30a baino lehen egiten bazen.

Halaber, Foru Aldundiarentzat 5 urteko epeaz erabil zitekeen atzera-eskuratzeko eskubidea erreserbatu zen.

Egun honetan, sozietateek lursailaren behin-betiko esleipena eskatzen dute, pabiloien jabetza erosleetariko bakoitzari eskualdatu ahal izateko, bere alde alegatzen dutelarik gorago aipatutako Foru Dekretuan ezarritako baldintza guztiak bete dituztela.

Kontutan hartuz baldintzak egitez bete direla eta, egoera honetan, ez dagoela esleipena atzeratzerik, eskatzen den bezala.

Arauzko informeak ikusirik.

Horren ondorioz, Ekonomia eta Planifikazio Saileko Foru Diputatuaren proposamenez eta Diputatuen Kontseiluak gaurko egunean egindako Bilkuran gaia aztertu ondoren, ERABAKITZEN DUT: 1.- eta CRUPSA enpresei Litutxipiko Industri Poligonoan 6.720 metro karratuko lursail bat esleitu, zein Aguraingo 8 Poligonoko ondorengo bereizkinak elkartuz osatua dagoen: 1.424 metro karratu 38 zenbakiko lursailetik.

3.778 metro karratu 39 zenbakiko lursailetik.

1.518 metro karratu 40 zenbakiko lursailetik.

Ateratzen den lursailak, forma errektangularrekoa, ondorengo mugak ditu: Iparraldetik poligonoko bidea; Hegoaldetik, 39. eta 40. oin-lursailen enparatua; Sortaldetik, 38., 39. eta 40. oinlursailen enparatua Santa Barbara errekaren babeserako berdegunean; eta Sartaldetik, 38. eta 39. lursailen enparatua.

Azalera hipoteka-kargetatik eta errentamenduetatik libre dago eta garbia da, hots, haren truke ez da bide, berdegune edo erabilera amankomuneko zonetarako lurrik eman behar, ez eta lursailetik kanpoko urbanizazio orokorretan dagokion partea ordaindu ere.

2. - Prezioa metro karratuko 2.000 pezetatan jartzen da.

Honek guztira 13.440.000 pezeta egiten du, zeinetatik dagoeneko 1.300.000 pezeta ordaindu diren; beraz, 13.440.000 pezeta geratzen dira ordaintzeko.

Kopuru hau Arabako Aurrezki Kutxa Probintzialean Poligono honetarako irekitako kontuan sartu beharko da 1989ko azaroaren 30a baino lehen.

3. - Lursailean eraikitako industri pabiloiak hirugarrenei osorik nahiz parte batean besterenganatu ahal izango zaizkie, metro karratuko 25.000 pezetako prezioan gehienez, mota desberdinetako industri iharduerak kokatzeko.

Edozein kasutan, gutxienezko azalera 250 metro karratukoa izango da, eta iharduerak Industri Poligonoko arautegiaren arabera izan beharko dira.